Indartsu doa aurrera Teknifikazio proiektua

2014/02/15 | Lehiaketa

Teknifikazio egitasmoa fruituak ematen ari da; pilotarien maila hobetuz doa eta entrenamentuetako maila eta kalitatea oso ona da.

Iazko urrian jarri zuen martxan Teknifikazio egitasmoa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak .


Egitasmoa kirol maila ona duten pilotariei zuzenduta dago. Proiektua kadete eta jubenil mailako herrialdeko pilotari nabarmenduenen prestaketa berezian datza.


Hamabostean behin, hautatutako eskuko kadete eta jubenil kategoriako pilotariei entrenamendu teknikoa eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua ematen zaie.


Donostiako Atano III pilotalekuan izaten dira saioak asteazkenero eta bi orduz aritzen dira entrenatzen. Frontoiko saioen jarraipenaz  Iraitz Olaetxea arduratzen da, eta prestaketa fisikoaz berriz, Unai Legarreta.


Azpimarratzekoa da pilotarien maila altua eta entrenamentuetan erakusten duten kalitatea oso ona da. Entrenatzaileen lanaren eta pilotarien inplikazio eta jarreraren emaitza garbia.

Hasierako hautatutako pilotarien zerrendari pilotari berri batzuk gehitu zitzaizkion urtarrilean. Aurrerago, maiatza aldera, zerrenda luzatzeko asmoa mahai gainean dago. Pilotari gehiagori Teknifikazio egitasmoan parte hartzeko aukera eskaini nahi zaie, beraz.


 
Ondoren pilotarien zerrenda duzue:
 
Kadeteak


Aurrelariak


-Hodei Exposito Lasa (Añorga)
-Aratz Irazustabarrena Garmendia (Intxurre)
-Gorka Oiarbide Olaetxea (Gazteleku)
-Inhar Oiarzabal Ostolaza (Urnieta)
-Julen Oñaederra Astigarraga (Azkoitia)
-Iraitz Zubizarreta Agirre (Lazkao)


Atzelariak


-Julen Aizpuru Garmendia (Gazteleku)
-Jon Alberdi Gorostidi (Ilunpe)
-Aitor Aranguren Errasti (Usurbil)
-Ekain Etxeberria Leonet (Oiarpe)
-Imanol Odriozola Etxebeste (Urnieta)
-Josu Zezeaga (Arrasate)
-Enaitz Azpitarte (Intxurre)

 
Jubenilak


Aurrelariak


-Axier Arteaga Garaialde (Intza)
-Joseba Garate Perez (Arrasate)
-Adonis Gelis Cabrera (Zestoa)
-Peru Labaka Santa Cruz (Ziotza)
-Iban Matxinandiarena Ormazabal (Tartaloetxe)

Atzelariak


-Mikel Aranguren Usarralde (Antigua)
-Beñat Beloki Goikoetxea (Txapagain)
-Jon Erasun Gorostidi (Ziotza)
-Beñat Garmendia Atxutegi (Lazkao)
-Josu Murua Iraztorza (Txapagain)
-Unai Salegi Aranberri (Zestoa)
-Amets Aranberri (Zestoa)

 

Webgune honetako Argazki Galeria atalean aurkezpeneko argazkiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba