Emakumeen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri Sariko izen-emateak

2014/02/13 | Izen-emateak

Emakumeen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan eta Udaberri Sarian (neska kadete-jubenilak) izena eman daiteke.

Zabalik da 2013-14ko Emakumeen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa Txapelketan izena emateko epea. Nagusi kategorian eta bi mailatan jokatuko da txapelketa.

Aurreikusitakoaren arabera, martxoaren 21etik apirilaren 11ra jokatuko da (partida guztiak ostiraletan eta egoitzan jokatuko dira.)


Bestalde, dagoeneko kadete-jubenil neska federatuentzat 2013-14 Udaberri Sarian ere izena emateko epea ireki da.

Txapelketa martxoaren 30etik ekainaren 8ra bitartean jokatuko da.



Otsailaren 24a izango da bi txapelketetan izena emateko azken eguna.  

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua...

 

 

 










Ir arriba