Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapelak, Urnieta 1, Urnieta eta Usurbilentzat

2014/01/24 | Lehiaketa

Urnieta 1ek irabazi du kadete mailan, Urnietak jubeniletan eta Usurbil 1ek nagusien 1.mailan.

Joan den asteburuan jokatu ziren 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako final gehienak: kadete, jubenil eta nagusien 1.mailako finalak.

Urnieta 1ek (kadete mailan), Urnietak (jubenil mailan) eta Usurbil 1ek (nagusien 1. mailan) eraman dituzte txapelak etxera.

Asteburu honetan jokatuko da nagusien 2.mailako finala eta honekin bukatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia.


Bestalde,eskuz binakako lehia (kadete, jubenil eta 1 eta 2. nagusien mailan jokatuko dena) martxan jarriko da asteburuan.
 
Ondoren zehaztuko ditugu finaletako EMAITZAK:
 
*Urtarrilak 18, larunbata, 15:15, Irura-Ametsa trinketa

-Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 (Odriozola)  30 / OIARPE 2 (Ugalde) 18
-Eskuz banaka, jubenilak: INTZA (Solano) 32/ URNIETA (Imaz) 35
-Eskuz banaka, nagusien 1. maila: USURBIL 1 (Landa) 40 / MUNDARRO 1 (Barandiaran) 18

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba