Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

2014/01/15 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak jokatuko dira; baita 2.mailako nagusien finalerdiak ere.

Larunbatean (2014-01-18) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean,15:15tan hasita, 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak.

Zehazki, bost partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabiziko biak nagusien 2.mailako finalerdiak izango dira. Norgehiagoka hauetako irabazleek hurrengo igandean, hilak 26, jokatuko dute finala Ametsa trinketan.


Ondorengo hiru partidak, finalak izanen dira; kadete, jubenil eta 1.mailako nagusi kategorietan.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

*Urtarrilak 18, larunbata, 15:15, Irura-Ametsa trinketa


FINALERDIAK


1.Eskuz banaka, nagusien 2. maila: MUNDARRO 2/ EPLE 3


2.Eskuz banaka, nagusien 2. maila : HERNANI 1/ URNIETA 2


FINALAK


3.Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 (Odriozola) / OIARPE 2 (Ugalde)

4.Eskuz banaka, jubenilak: INTZA (Solano) / URNIETA (Imaz)

5.Eskuz banaka, nagusien 1. maila : USURBIL 1 (Landa) / MUNDARRO 1 (Barandiaran)
 


 2013-14ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.

 

 

 










Ir arriba