Udaberri Saria asteburu honetan jarriko da martxan

2014/01/15 | Lehiaketa

Asteburu honetan hasi eta martxo bukaera arte luzatuko da txapelketa.

2013-2014ko Udaberri Saria txapelketako lehen partidak asteburu honetan izanen dira. Modalitate eta kategoria ugaritan ariko dira pilotariak.

Ondorengo espezialitatetan jokatuko da txapelketa:


- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila.)


- Zesta-punta: jubenilak eta nagusiak (bietan maila bakarra.)


- Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila.)


- Pala motza: nagusiak (maila bakarra.)


- Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra.)



Joan den asteburuan hasi zen Errendimenduko txapelketaren antzera, martxo bukaeran amaituko da hau ere.


Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba