Asteburu honetan hasiko dira Errendimenduko Gipuzkoako txapelketa (eskuz binaka) eta Euskal Liga

2014/01/09 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak (1.eta 2.maila) ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka.

Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta martxoan bukatuko dela aurreikusten da.


Abendu bukaeran amaitu zen eskuz banakako errendimenduko txapelketan bezalaxe, errendimenduko eskuz binakako txapelketan ere ondorengo kategoriek parte hartuko dute. 2. urteko alebinak (2002) eta infantilak (2001-2000).

Aurten lehendabiziko aldiz, gainera, bi maila (lehenengoa eta bigarrena) eskaini eta atera dira infantiletan.  

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute talde guztiek eta sailkapenean 1. eta 2. postua lortu dutenek jokatuko dute finala martxoa bukaeran.

Bestalde, Euskal Ligak ere asteburu honetan izanen du hasiera. Jokamolde guztietan jokatzen den (ezker horma) txapelketa honetan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talderik onenek hartuko dute parte. Kadete kategoriatik gorako pilotariek parte hartzen dute.

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba