Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalerdiak, larunbatean Iruran

2014/01/09 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalerdiak jokatuko dira.

Larunbatean (2014-01-11) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalerdiak.

Zehazki, sei partida izango dira ikusgai jaialdian: kadete, jubenil eta 1.mailako nagusi kategorietako bina finalerdi.

Norgehiagoka hauetako irabazleek hurrengo larunbatean, hilak 18, jokatuko dute finala, Iruran.


 
Ondoren zehaztuko dugu aste honetako jaialdia:

* Urtarrilak 11, larunbata, 15:15, Irura-Ametsa trinketa


1.Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 / OIARPE 1


2.Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 1 / OIARPE 2


3. Eskuz banaka, jubenilak: INTZA / OIARPE 1


4.Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA / OIARPE 3


5. Eskuz banaka, nagusien 1. maila: USURBIL 1 / BEHAR ZANA 1


6.Eskuz banaka, nagusien 1. maila: MUNDARRO 1 / BEHAR ZANA 2


 2013-14ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.

 

 

 










Ir arriba