Real Sociedad 1, Euskal Jolas 2 eta Real Sociedad, Gipuzkoako txapeldunak larruzko paletan

2014/01/02 | Lehiaketa

Nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten, hurrenez hurren, Usurbil, Landare eta Landare taldeen aurka.

Real Sociedad 1 (1. maila), Euskal Jolas 2 (2. maila) eta Real Sociedad (3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletan.

Joan den igandean (2013-12-29) jokatu ziren, hain zuzen ere, 2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak, Debako Aldats frontoian. Talde txapeldunek Usurbil, Landare eta Landare hartu zituzten mendean, hurrenez hurren.

Norgehiagoka hauekin bukatu da 2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.

Hona hemen finalen jaialdia eta emaitzak:


*Abenduak 29, igandea, 17:30, Deba-Aldats

1. Larruzko paleta, 3. maila: LANDARE (Martinez-Pichel) 19 / REAL SOCIEDAD (Antxordoki.G-Antxordoki.M) 35


2. Larruzko paleta, 2. maila: EUSKAL JOLAS 2 (Lopez-Etxeberria) 35 / LANDARE (Elorza-Pichel) 25


3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 (Etxeberria-Arozena) 35 / USURBIL (Usabiaga-Arruti) 28

 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba