VIII.Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbatean

2013/12/27 | Lehiaketa

Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren gomazko paleta neska jubenilen finala ere izango da ikusgai, jaialdi berean.

Larunbatean, abenduaren 28an, jokatuko dira, Tolosako Beotibar pilotalekuan, VIII. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak.

Jaialdi berean, eta Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, gomazko paleta neska jubenilen finala ere izango da ikusgai. 17:30ean hasiko da hitzordua, ondoren zehazten den moduan:

*Abenduak 28, larunbata, 17:30, Tolosa –Beotibar
 
 1. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): GOIKOETXEA-ARRIETA  /  Maider MENDIZABAL-GUTIERREZ
2. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): AIA  /  SU-BERRI 
3. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): ARRUTI-LUKAS   / JAUREGI-REDONDO 


Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketa jarraitu ahalko duzue.
Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari-n informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba