Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, igandean, Deban

2013/12/26 | Lehiaketa

Larruzko paletako finalek 2013-14ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketari amaiera emanen diote.

Igande honetan (2013-12-29) jokatuko dira, Debako Aldats frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak.


Goizeko 10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: nagusien 3., 2. eta 1. mailako finalak, hurrenez hurren.


Larruzko paletako finalak jokatuta, urte amaierarekin batera bukatuko da 2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.


2.eta 3.mailako finala zeintzuk jokatuko duten erabakita badago ere, 1.mailako finalistak erabakitzeke daude. Ostiralean, 2013-12-27, izango dira nagusien 1.mailako finalerdiak; Donostiako Atano IIIan eta Zubietan. Txapeldun aterako diren taldeek finala jokatuko dute.


 Ondoren 1.mailako finalerdiak zehaztuko dira:


*Abenduak 27, ostirala, 20:00, Donostia – Atano III


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: REAL SOCIEDAD 1-OIANGU 1
 
*Abenduak 27, ostirala, 21:15, Zubieta


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: USURBIL –OIANGU 2


 
Hona hemen finalen jaialdia:


*Abenduak 29, igandea, 17:30, Deba-Aldats


1. Larruzko paleta, 3. maila: LANDARE -REAL SOCIEDAD
2. Larruzko paleta, 2. maila: EUSKAL JOLAS 2 / LANDARE
3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 edo OIANGU1 / USURBIL edo OIANGU 2


 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba