Emakumea Pilotari Txapelketako 1.mailako finalerdia jokatuko da ostiralean

2013/12/19 | Lehiaketa

Ostiralean Ezker Hormako VIII.Emakumea Pilotari Txapelketako 7. jardunaldia jokatuko da Zarautzen.

Ostiral honetan, abenduaren 20an, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan Ezker Hormako VIII. Emakumea Pilotari Txapelketako 7. jardunaldia ospatuko da.


Jaialdia 19:00etan hasiko da eta lehenengo hiru partidak nagusien 2. mailako norgehiagokak izanen dira. Lehen eta bigarren postuan geratuko diren taldeek lortuko dute finalerako txartela.

Laugarren eta azken partida, aldiz, nagusien 1. mailako finalerdia izango da. Maider Mendizabal - Gutierrez eta Garmendia - Maddi Mendizabal bikoteak izango dira aurrez-aurre. Irabazleak Goikoetxea-Arrieta bikotea zain izango du finalean. Azken hauek, lehen postua lortuta, finalerako txartel zuzena lortu baitute.


Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:


Abenduak 20, ostirala, 19:00, Zarautz-Aritzbatalde


1.Gomazko paleta neska nagusiak, 2.maila: Indo-Aizpurua / Tijero-Muga
2.Gomazko paleta neska nagusiak, 2.maila: Arruti-Lukas / Gutierrez-Perez
3.Gomazko paleta neska nagusiak, 2.maila: Murua-Arriola / Etxegia- Etxabe
4.Gomazko paleta neska nagusiak, 1.maila- FINALERDIA: Maider Mendizabal- Gutierrez / Garmendia-Maddi Mendizabal


Bestalde, larunbatean, abenduaren 21ean, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko Txapelketaren baitan, neska jubenilen gomazko paletako finalerdia izango da.


Abenduak 21, larunbata, 10:00, Anoeta - Alkartasuna


-Gomazko paleta neska jubenilak: SU-BERRI / ZIOTZA 2



Abenduaren 28an izango dira finalak. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da jaialdia eta bertan VIII. Emakumea Pilotari Txapelketako finalak (nagusien 1. eta 2.maila ) eta Gipuzkoako txapelketako neska jubenilen finalak ere izango dira ikusgai.

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue

 

 

 










Ir arriba