Zabalik da 2013-2014ko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan izena emateko epea

2013/12/12 | Izen-emateak

Pilotari infantilek, kadeteek, jubenilek eta nagusiek parte hartu dezakete.

Dagoeneko zabalik da 2013-2014ko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan izena emateko epea, abenduaren 23 arte.
 
Joko Garbiko txapelketa honetan ondorengo kategoriek parte hartu dezakete: infantilek, kadeteek, jubenilek baita nagusiek ere.
 
Aipatutako txapelketa urtarrilaren 19tik martxoaren 9 bitartean jokatuko dela aurreikusten da.


Esan bezala, txapelketa honetan izena emateko azken eguna abenduaren 23a izanen da.
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.

 

 

 










Ir arriba