Gipuzkoako Txapelketako Erremonteko finala izango da ostiralean

2013/12/12 | Lehiaketa

Hernaniko Galarretan jokatuko da erremonte nagusien finala.

Ostiral honetan (2013-12-13) jokatuko da, Hernaniko Galarreta frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako Erremonteko finala. Jardunaldia 20:30ean hasiko da. Gazteleku eta Urnieta taldeak izango dira aurrez aurre finalean.


Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Abenduak 13, ostirala, 20:30, Hernani-Galarreta


1. Erremontea, nagusiak: GAZTELEKU (Elorza-Martiarena) – URNIETA (Ansa-Arizaga)

6 jardunaldi izan dira orotara, guztiak Hernaniko Galarretan jokatu dira. Gaztelekuk jokatutako partida guztiak irabazi ditu, bakarrean ere ez du huts egin.
Hala ere, ez dago ezer erabakita eta Gazteleku-Urnieta taldeek indarrak neurtu beharko dituzte finalean, txapela nork jantziko.


Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 

 










Ir arriba