Zesta puntako Alebinen Gipuzkoako Txapelketako eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko izenemateak

2013/12/05 | Izen-emateak

Txapelketa hauetan parte hartzeko izena emateko epea abenduaren 16 arte egongo da zabalik.

Dagoeneko zabalik dago 2013-14ko Zesta Puntako Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea.


Alebin nahiz infantil kategoriako pilotariak zesta puntan aritzeko aukera edukiko dute; alebinek (2003 eta 2002 urtean jaiotakoak) Gipuzkoako Txapelketan, pàrtehartzeko ibilbidean eta infantilek (2001 eta 2000 urtean jaiotakoak) Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan.


Zesta puntako txapelketak urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30 arte jokatuko direla aurreikusten da.


Aipatutako txapelketetan izena emateko azken eguna, abenduaren 16a da.
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.

 

 

 










Ir arriba