Zabalik da 2013-14ko Errendimenduko Eskuz Binakako izena emateko epea

2013/12/03 | Izen-emateak

2. urteko alebinak eta infantilak (1.eta 2.maila) ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka.

Dagoeneko zabalik da Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea, abenduaren 16 arte.

Errendimenduko eskuz binakako txapelketan 2. urteko alebinak ariko dira alde batetik, eta 1. eta 2. urteko infantilak bestetik. Aurten lehendabiziko aldiz, gainera, bi maila (lehenengoa eta bigarrena) eskaintzen dira infantiletan.  


2. urteko alebinak (2002 urtean jaiotakoak.)
-1. mailako infantilak (2001 urtean eta 2000 urtean jaiotakoak.)
-2.mailako infantilak ( 2001 urtean eta 2000 urtean jaiotakoak.)
 
Aipatutako txapelketa urtarrilaren 12tik martxoaren 30 bitartean jokatuko dela aurreikusten da.


Esan bezala, txapelketa honetan izena emateko azken eguna abenduaren 16a izanen da.
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.

 

 

 










Ir arriba