Gomazko paletako eta eskuko finalak izango dira asteburuan

2013/11/28 | Lehiaketa

Gomazko paleta mutil nagusien 1. eta 2. mailako finalak ostiralean jokatuko dira eta igandean berriz, eskuz banaka jubenilen eta eskuz binaka jubenilen (1go maila) finalak.

2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako finalak izango dira asteburuan.


Joan den asteburuan jokatu ziren eskuz banaka nagusien eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finalak eta eskuz binaka nagusien 1. eta 2.mailako finalak.

Asteburu honetan ordea, gomazko paleta mutil nagusien txanda da; 1. eta 2. mailako finalak izango baitira ostiralean, azaroak 29, Zarautzen.

Eskuko lehia ere ikusteko aukera izango da, igandean, abenduaren 1ean, Zizurkilen eskuz banaka jubenilen eta eskuz binaka jubenilen (1go maila) finalak jokatuko baitira.

 Jarraian zehaztuko ditugu FINALAK:


*Azaroak 29, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde

1.Gomazko paleta mutil nagusiak (2.maila): USURBIL 1 (ERRASTI-ESNAOLA) - ALTZATARRA (ELEJALDE-LADIS)

2.Gomazko paleta mutila nagusiak (1.maila): ALTZATARRA (TXOPERENA-GASTESI) - REAL SOCIEDAD (RODRIGUEZ-ALMANDOZ)



*Abenduak 1, igandea, 11:30, Zizurkil-Intxaur

1.Eskuz banaka jubenilak: GOIERRI (IBAÑEZ) - AURRERA SAIAZ (SANCHEZ)

2.Eskuz binaka jubenilak (1.maila): INTZA (ARTEAGA-ARANGUREN) - ZIOTZA (LABAKA-ERASUN)



Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.

 

 

 










Ir arriba