Eskuz banaka eta eskuz binakako Gipuzkoako Elkarteen Arteko finalak

2013/11/20 | Lehiaketa

Eskuz banaka nagusien eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finalak, Bergaran izango dira ikusgai; eta eskuz binaka nagusien 1. eta 2.mailako finalak, Errenterian.

2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako hainbat final ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan, eskuz binaka eta eskuz banaka ariko dira pilotariak.


Ostiralean, 2013-11-22, Bergaran jokatuko dira finalak eta igandean berriz, 2013-11-24, Errenterian.


Bergaran eskuz banaka nagusien finala eta eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako finalak izanen ditugu. Errenteriako Fanderian eskuz binaka nagusien 2 eta 1. mailakoen finalak jokatuko dira, hurrenez hurren.
 
Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak:
 
*Azaroak 22, ostirala, 20:00, Bergara
 
1.Eskuz banaka ,nagusiak:AURRERA SAIAZ – ZAZPI ITTURRI
2.Eskuz binaka nagusien Ohorezko maila: USURBIL (Santxo- Urruzola) – ILUNPE (Larrañaga-Murgiondo)



*Azaroak 24, igandea, 11:30, Errenteria-Fanderia

1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: EPLE (Jauregi-Aranburu) – OIARPE (A.Ugalde-I.Ugalde)
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: USURBIL (Urbieta-Arruti) – HERNANI (Ojuel-Azpitarte)


 
Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba