Eskuz binaka ohorezko mailako eta eskuz banakako Gipuzkoako Elkarteen Arteko finalerdiak

2013/11/15 | Lehiaketa

Asteburuan jokatuko diren finalerdietan erabakiko da eskuz binaka nagusien ohorezko mailako eta eskuz banaka nagusien finala zein taldek jokatuko duten.

2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa azken txanpan sartzen ari da. Asteburu honetan hainbat finalerdi ikusteko aukera izango dugu; horien artean, eskuz banaka nagusien eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finalerdiak.


Joan den asteburuan jokatu zituzten finalerdietako joanekoak eta oraingoan, finalerdietako itzuliko partidak izanik erabakiorrak izanen dira.


Finalak azaroaren 22an, ostiralean, jokatuko dira Bergaran.


Ondoren, zehaztuko ditugu  asteburu honetako finalerdietako itzuliak:


*Azaroak 15, ostirala, 18:30 (4), Soraluze udalekoa

Eskuz BANAKA nagusiak: SORALUZE (Aldape) / AURRERA SAIAZ (Labaka)



*Azaroak 15, ostirala, 20:30, Amezketa

1.Eskuz BANAKA nagusiak: ZAZPI ITTURRI (Erostarbe) / USURBIL 1 (Quina)

2.Eskuz BINAKA OHOREZKO MAILA: ZAZPI ITTURRI (Apezetxea-Tolosa) / ILUNPE (Larrañaga-Murgiondo)



*Azaroak 16, larunbata, 17.00, Alegia-Elorri

-Eskuz BINAKA OHOREZKO MAILA: AURRERA SAIAZ 1 (Artola-Telletxea) / USURBIL (Santxo-Urruzola)



 Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba