Usurbil, Landare eta Oiangu dira pala motzeko Gipuzkoako txapeldun berriak

2013/11/13 | Lehiaketa

Pala motzeko nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Joan den igandean (2013-11-10) jokatu ziren, Errenteriako Fanderian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motzeko (1., 2. eta 3. maila) finalak. 

Usurbil (pala motza 1. maila), Landare (pala motza 2. maila) eta Oiangu (pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

*Azaroak 10, igandea, 10:00, Errenteria-Fanderia.FINALAK

1. Pala motza, 3. maila: REAL SOCIEDAD (Antxordoki M.-Antxordoki G.) 39 / OIANGU (Ibarguren B.-Olaran) 40

2. Pala motza, 2. maila: USURBIL (Begiristain J.-Begiristain M.) 27 / LANDARE (Elorza-Pichel) 40

3. Pala motza, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 (Arozena-Zabala) 31/ USURBIL (Iradi-Arruti) 40
 


Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki Galeriak atalean finaletako argazkiak ikusi ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba