Gipuzkoako Elkarteen Arteko pala motzeko finalak, igandean, Errenterian

2013/11/07 | Lehiaketa

Pala motzeko nagusien mailako (1, 2 eta 3.mailako) finalak jokatuko dira igande goizean.

Igande honetan (2013-11-10) jokatuko dira, Errenteriako Fanderia frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motzeko finalak. Nagusien mailako hiru final izango dira ikusgai: 3. mailako, 2. mailako eta 1. mailako lehiak, hurrenez hurren.


1.mailako finalerdiak ostiralean, 2013-11-8, jokatuko dira eta hor erabakiko da zein taldek jokatuko duten igandeko finala.


Ondoren zehaztuko ditugu 1.mailako finalerdiak:


*Azaroak 8, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III


Pala motza, nagusien 1.maila: REAL SOCIEDAD 1/ REAL SOCIEDAD 3


*Azaroak 8, ostirala, 21:15, Zubieta


Pala motza, nagusien 1.maila: USURBIL / TXOST 2



Finalaren jaialdia:


*Azaroak 10, igandea, 10:00, Errenteria-Fanderia.FINALAK
 
1. Pala motza, 3. maila: REAL SOCIEDAD (Antxordoki M.-Antxordoki G.) / OIANGU (Ibarguren B.-Olaran)

2. Pala motza, 2. maila: USURBIL (Begiristain J.-Begiristain M.) / LANDARE (Elorza-Pichel)

3. Pala motza, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 (Arozena-Zabala) edo REAL SOCIEDAD 3 (Benoit-Etxeberria)/ USURBIL (Iradi-Arruti) edo TXOST 2 (Aizpuru-Argote)


 
 Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ikusteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba