Zabalik dago Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan izen-emate epea

2013/11/05 | Izen-emateak

Abendutik martxora bitarte jokatuko da lehia; azaroaren 18a izango da izena emateko azken eguna.

Zabalik da 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan izena emateko epea.
 
Txapelketa honetan, eskuz (banaka eta binaka) eta gomazko paletaz ariko dira pilotariak. Eskuko jokamoldean, banakako lehia jokatuko da lehenik eta gero, binakakoa.

Aurreikusitakoaren arabera, txapelketa abenduaren 15etik martxoaren 2ra bitarte jokatuko da.

Azaroaren 18a izango da izena emateko azken eguna.


Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki dezakezue txapelketaren inguruko dokumentazioa: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria...

 

 

 










Ir arriba