Igandean Luzaz Gazte eta Zubieta izango dira aurrez-aurre 50.Enrique Abril-Kutxa Sariko finalean

2013/11/21 | Lehiaketa

Igande honetan (2013-11-24)  jokatuko da 50. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko finala. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zubieta taldeak izango dira aurrez aurre. Eguraldiak hala uzten badu bederen, izan ere, eguraldi txarra eginez gero eta plaza bustita egongo balitz, finala bertan behera geratzeko arriskua baitago.

Eguraldi txarragatik berriz ere bertan behera gelditu beharko balitz, finala ez da hurrengo astera pasako, 2014ko udaberrira atzeratuko da.


 


*Azaroak 24, igandea,11:00, Villabona -50.Enrique Abril-Kutxa Sariko finala


Errebote nagusiak: Luzaz Gazte- Zubieta


Edizio berezia da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte betetzen ditu txapelketak.

Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izan dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehian aritu dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.

Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. Horrez gain, Finalen historikoa deritzon dokumentua aurki dezakezue Lehikatea-Enrique Abril sailean.

 

 

 

 










Ir arriba