Hernani 2 eta Intxurre izan dira Emakumeen gomazko paletako Gipuzkoako txapeldunak

2013/10/30 | Lehiaketa

Nagusien 2.mailako lehian Intxurre atera zen garaile eta 1.mailakoan, Hernanik eraman zuen txapela.

Joan den ostiralean, 2013-10-25, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako bi final jokatu ziren: Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak (1. eta 2. maila.) Soraluzen jokatutako finaletako garaileak izan ziren Intxurre eta  Hernani2 taldeak.

Jaialdiko lehen norgehiagokan, 2. mailako finalean, Intxurrek irabazi zion Hernani 1 taldeari, 30- 10 emaitzarekin. Eta bigarren partidan, Hernaniko 1go mailako bi taldeen arteko norgehiagokan, Hernani 2 izan zen garaile, Hernani 1 taldea 30-23 mendean hartuta.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Urriak 25, ostirala, 16:30, Soraluze-Udal pilotalekua


1.Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: Hernani 1 (Jauregi-Perez) 10 - Intxurre (Murua-Senperena) 30
 
2.Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: Hernani 2 (Goikoetxea- Huizi) 30- Hernani 1 (Arrieta-Manzisidor) 23.
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba