Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak, ostiralean, Soraluzen

2013/10/23 | Lehiaketa

Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako bi final jokatuko dira asteburu honetan. Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak (1. eta 2. maila), hain zuzen ere. Ostiralean izango dira, Soraluzeko udal pilotalekuan, 16:30etatik aurrera. Hona hemen jaialdia:

 

*Urriak 25, ostirala, 16:30, Soraluze-Udal pilotalekua
 

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: HERNANI 1 / INTXURRE

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI 2/ HERNANI 1


 

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba