Martxan da ezker hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa

2010/11/04 | Lehiaketa

28 pilotari ariko dira nor baino nor

 


    Aurtengo denboraldian ere jokatuko dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko Emakumea Pilotari Txapelketak. Udazkenean ezker hormakoaren txanda izango da, eta trinketekoa udaberrian jokatuko da. Hauek izen bereko proiektuaren baitan kokatzen dira, zeinaren helburu nagusiena emakume zein nesken artean euskal pilota sustatzea den. Egutegian gero eta finkatuago dagoen hitzordua da, Gipuzkoako lizentzia duten pilotarientzat mugarri garrantzitsua, eta pilotari askok hartuko dute parte. Aurreko edizioetan bezala, honako ezaugarriak izango ditu:



        

  •         Mailak: 1. eta 2. maila.

  •     

  •         Pilotarien mailaketa: bikoteak ahalik eta orekatuenak izateko, rankin bidez, lehen aurrelaria azken atzelariarekin eta hurrenkera horretan parekatuko dira.

  •     

  •         Egoitzak: partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira, 16:00etan hasita, Gipuzkoako pilotaleku ezberdinetan, ahalik eta lekurik gehienetara heltzeko asmoz.



     



    Ordezko pilotariak aintzat hartu gabe, guztira 28 pilotari ariko dira nor baino urriaren 23tik (azaroaren 13tik 1. mailakoen kasuan) abenduaren 18ra. Jarraian daukazue maila bakoitzeko bikoteen osaketa:



    

    1. MAILA, A multzoa:

    - Mirari Etxegia-Patri Espinar

    - Maite Redondo-Maider Mendizabal

    - Garbiñe Tijero-Maddi Mendizabal

    - Uxue Fernandez-Leire Lukas

    

    1. MAILA, B multzoa:

    - Ainhoa Garmendia-Ainhoa Montes

    - Goiatz Manzisidor-Dolo Errasti

    - Estitxu Pierola-Maitane Aburuza

    - Miren Zabala-Nagore Arozena

    

    2. MAILA, A multzoa:

    - Daniela Dominguez-Vanessa Ezcurdia

    - Garazi Jauregi-Eluxka Arrondo

    - Mirari Pagola-Esti Arriola

    - Ane Lizeaga-Naroa Urbieta

    - Alaitz Bañales-Eneritz Perez

    - Amaia Lendinez-Eli Gutierrez



     



    Abenduaren 18an aurreikusten dira finalak.



     



    Jardunaldiz jardunaldiko jaialdiak kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Karteldegia atalera jo dezakezue, eta lehiaren jarraipen zehatza egin Lehiaketak atalean.

 

 

 










Ir arriba