Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa

2013/10/16 | Lehiaketa

2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek hartuko dute parte, eskuz banaka.

Asteburu honetan hasiko da 2013-14ko Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa, eskuz banaka 4an barruan. 2. urteko alebinek (2002) eta 1. eta 2. urteko infantilek (2001 eta 2000 urtean jaiotakoak, hurrenez hurren) hartuko dute parte lehia honetan.
 
 Errendimenduan Hasteko Ibilbidean hiru dira txapelketak, guztiak ere 2. urteko alebinentzat eta 1. eta 2. urteko infantilentzat; eta hauxe da lehendabizikoa, urrian hasi eta abendura arte luzatuko dena. Gero etorriko da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa, eskuz binaka, urtarriletik apirilera bitartean. Eta, azkenik, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa, hau ere eskuz binaka, apiriletik ekainera.
 
Lehendabiziko fase bat jokatuko da aurrena, bakoitza bere mailan eta multzoka banatuta, denek denen kontra, azaroaren 17 bitartean. Ondoren, bigarren fasean, abenduaren 1etik aurrera, hobekien sailkatutakoek Gipuzkoako lehia jokatuko dute, eta gainontzekoek, bi multzotan banatuta, eskualdeetako lehiak (Ekialdekoa eta Mendebaldekoa), abendura arte.

Finalak abenduaren 29rako aurreikusten dira.

Partidak etxean eta kanpoan sistema erabiliz jokatuko dira. Finalak, berriz, egoitza zehatzetan izango dira.


Jardunaldiz jardunaldiko jaialdiak kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Kartelera atalera jo dezakezue, eta txapelketaren jarraipen zehatza egin Lehiaketa atalean.

 

 

 










Ir arriba