Txost - Zaharrer Segi aurrez-aurre, igandean, Oiartzunen

2013/10/11 | Lehiaketa

B multzoko Txost-Zaharrer Segi errebote partidua ikusteko aukera izango da.

Igande honetan (2013-10-13)  L. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko partida jokatuko da Oiartzunen. Ohi baino lehenago hasiko da jaialdia, 10:00etan.

A multzoko ligaxka bukatu bada ere; arazo batzuk medio, B multzoko bi partida oraindik jokatzeke daude. Eguraldiak hala uzten badu bederen, igandean jokatuko da horietako bat; Txost- Zaharrer Segi arteko partida, hain zuzen. Oiartzungo beheko plazan jokatuko da oiartzuarren eta baigorrikoen arteko errebote partida.

- Urriak 13, igandea, 10:00, Oiartzun: TXOST / ZAHARRER SEGI

 

Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak: A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehena A multzoko bigarrenaren kontra, hain zuzen ere.


Edizio berezia da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte betetzen ditu txapelketak.


Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izango dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehiatzeko prest dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.


Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba