Pala eta Larruzko paletako finalak asteburuan

2013/09/17 | Lehiaketa

Igande honetan, irailaren 22an, jokatuko dira palako eta larruzko paletako finalak; Andoainen eta Donostiako Gaska Trinketean, hurrenez hurren.

Iraila hasterakin batera eta 2013-2014 denboraldia martxan jarriz, palako espezialitatearekin hasi zen Ezker Hormako Gipuzkoakoa. 3 jardunaldiko ligaxka jokatu ondoren, igande honetan (2013-09-22) izango dira palako finalak, 11:15tan Andoaingo Arrate pilotalekuan.

 Finalistak ostiralean jokatuko diren finalerdietan erabakiko dira.
 
Finalerdiak:
 
2013-09-20, ostirala, 20:15, Andoaingo Arrate pilotalekuan:


1.Pala nagusiak: REAL SOCIEDAD – LANDARE 1.
2.Pala nagusiak: GAZTELEKU - OIANGU 2.
 
Trinketeko Gipuzkoako txapelketari dagokionez, larruzko paletako finala ere igande honetan bertan, 10:30tan jokatzekoa da Donostiako Gaska pilotalekuan. REAL SOCIEDAD - USURBIL  taldeak ariko dira lehian.

Ezker Hormako palako txapelketarekin batera trinketekoa izan zen denboraldi berria estreinatu zutenak eta igande honetan jakingo da zeintzuk izanen diren  bi txapelketa hauetako txapeldunak.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan

 

 

 










Ir arriba