Enrique Abril Errebote Txapelketak 50 urte bete ditu

2013/09/05 | Lehiaketa

Asteburuan hasiko da lehia

Larunbat honetan (2013-09-07) jarriko da martxan L. Enrique Abril Errebote Txapelketa -Kutxa Saria. Edizio berezia izango da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte beteko ditu txapelketak.

 

Hori ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izango dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehiatzeko prest dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.

 

Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jasoko du Enrique Abril Errebote Txapelketak.

 

Bi multzotan banatuko dira parte-hartzaileak:
 

- A multzoa: Luzaz Gazte, Behar Zana eta Zubieta
- B multzoa: Kapito Harri, Txost eta Zaharrer Segi

 

Multzo bakoitzean denek denen aurka jokatuko dute, hiru jardunaldi osatuz. Esan bezela, larunbat honetan, irailak 7, izango da lehendabiziko partida, Zubieta eta Behar Zanaren artekoa, 11:30ean, Zubietako plazan. Ondoren zehazten da txapelketaren egutegia:

 

A multzoa

- Irailak 7, larunbata, 11:30, Zubieta: Zubieta / Behar Zana
- Irailak 15, igandea, 11:00, Villabona: Behar Zana / Luzaz Gazte
- Irailak 29, igandea, 11:00, Zubieta: Zubieta / Luzaz Gazte


B multzoa

- Irailak 15, igandea, 11:00, Zubieta: Zaharrer Segi / Kapito Harri
- Irailak 22, igandea, 11:00, Oiartzun: Txost / Zaharrer Segi
- Irailak 29, igandea, 11:00, Oiartzun: Txost / Kapito Harri

 

Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak: A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehena A multzoko bigarrenaren kontra, hain zuzen ere. Zubietako eta Oiartzungo plazek hartuko dituzte finalaurrekoak, urriaren 6an.

 

Eta final handia, azkenik, Villabonako Errebote plazan jokatuko da, urriaren 13an.

 

Ikuskizuna ziurtatuta dago, beraz. Ea eguraldiak ere ikuskizunaz gozatzen laguntzen duen.

 

 

 










Ir arriba