Hemen da 2013-14 denboraldia

2013/08/28 | Lehiaketa

Ezker Hormako eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketek emango diote hasiera denboraldi berriari

Udako atsedenaldiaren ondoren, hemen da 2013-14 denboraldia. Ezker Hormako eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketek emango diote hasiera denboraldi berriari, asteburu honetan bertan (2013-09-01).

Zehazki, palako espezialitatearekin hasiko da Ezker Hormako Gipuzkoakoa. Nagusien mailan jokatuko dute, gizonezkoek. 3 jardunaldiko ligaxka izango da, irailaren 20an (ostirala) jokatuko dira finalerdiak, eta irailaren 22an (igandea) finala. Andoaingo Arrate frontoiak hartuko ditu partidak.

Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Artekoari dagokionean, larruzko paletan ariko dira, gizonezkoak, nagusien mailan. Hemen ere 3 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute, eta irailaren 22an izango da finala. Norgehiagoka guztiak Donostiako Gaska trinketean izango dira.

Irailaren erdialdean hasiko dira Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gainontzeko espezialitateak. Eta Enrique Abril Errebote Txapelketa ere ate joka da.

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sistemak eta egutegiak. Eta, astero-astero, baita Emaitzak eta Kartelera ere.

 

 

 










Ir arriba