Oiartzunek irabazi du Herriarteko Eskuko Txapelketa

2013/07/10 | Lehiaketa

1-2 gailendu zitzaion Tolosari, jubenil eta nagusi mailako partidak irabazita.

Oiartzunek irabazi du 2012-13ko Herriarteko Eskuzko Txapelketa. 2-1 gailendu zitzaion Tolosari, joan den igandean (2013-07-07) Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:



*Uztailak 7, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: TOLOSA 1 / OIARTZUN 2

Kadeteak: Ioritz Egiguren-Jon Ander Peña 22 / Zigor Salaberria-Ekain Etxeberria 6
Jubenilak: Andoni Mujika-Beñat Beloki 7 / Andoni Ugalde-Aitzol Arzallus 22
Nagusiak:Josu Mujika-Iñaki Errazkin 3 / Mikel Martinez-Ander Imaz 22

 

Herriarteko Eskuzko lehian finalera iristen den lehen aldia du Oiartzunek eta gainera txapela etxera eramatea lortu du. Joko polita egin zuten oiartzuarrek eta nahiko erraz irabazi zuten. Aitzitik, palako lehian askotan iritsi da finalera eta palmaresean, bi txapel ditu dagoeneko.

Tolosak, bestalde, 1975ean jokatu zuen Azkoitiaren aurka finala lehenengoz baina ez zuen txapela eramatea lortu. Oraingoan ere txapela janzteko aukerak ihes egin dio azkenean, hurrengoan beharko du.

  

Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Eta hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak atalean.

 

 

 










Ir arriba