Luzaz Gaztek irabazi du Enrique Abril Errebote Txapelketa

2013/07/03 | Lehiaketa

13-5 hartu zuen mendean Kapito Harri II, Zubietan jokatutako finalean.

Joan den larunbatean, ekainaren 29an, jokatu zen XLIX. Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala

Luzaz Gazte (Donibane Lohitzune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen aurkako lehia ikusteko aukera izan zen Zubietan. Markagailua 10-5 zela, Donibane Lohitzunekoen alde, hasi zen finala. Urrian jokatu beharreko finala hasi eta gutxira, euriak bertan behera uztera derrigortu baitzuen. Larunbatean jokatu zen hainbeste itxaron behar izan duen finala eta Luzaz Gaztek irabazi zuen, 13-5.


Euskal Herriko sei taldek hartu dute parte aurtengo Enrique Abril Txapelketan: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); Kapito Harri I (Uztaritze), Kapito Harri II (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune). 

Finalerdiak Oiartzunen eta Billabonan jokatu ziren, urriaren 6an eta 7an. Luzaz Gaztek 13-2 hartu zuen mendean Txost taldea, Oiartzunen. Villabonan jokatutakoan berriz, norgehiagoka estuagoa izan zen, 13-10 irabazi baitzion Kapito Harri II-k Zubietari.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Bestalde, txapelketako hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak txokoan.

 

 

 










Ir arriba