Tolosak eta Oiartzunek jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuko finala, igandean, Atanon

2013/07/03 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, Atano III.an.

Igande honetan (2013-07-07) jokatuko da Herriarteko Txapelketako eskuko finala, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Tolosa eta Oiartzun izango dira aurrez aurre. Tolosak Bidegoian kanporatu zuen finalerdietan eta Oiartzunek Azkoitiari irabazi zion. Herriarteko Txapelketan oso fin aritu ondoren, lortu dute finalerako txartela.


Ondoren zehaztuko dugu finalaren jaialdia:


*Uztailak 7, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: TOLOSA / OIARTZUN

Kadeteak: Ioritz Egiguren- Jon Ander Peña / Zigor Salaberria-Ekain Etxeberria
Jubenilak: Andoni Mujika-Beñat Beloki / Andoni Ugalde-Aitzol Arzallus
Nagusiak: Josu Mujika-Iñaki Errazkin / Mikel Martinez-Ander Imaz

 

Herriarteko eskuzko Txapelketaren historian, Tolosa-Oiartzun finala jokatzen den lehen aldia da.

Oiartzunek lehen aldiz jokatuko du eskuko lehiako finala. Era berean, palako lehian askotan iritsi da finalera eta palmaresean, bi txapel ditu dagoeneko.
Tolosak aldiz, 1975ean jokatu zuen Azkoitiaren aurka finala baina ez zuen txapela eramatea lortu. Oraingoan, aukera paregabea dute txapela etxera eramateko.
 
Gogoratu behar dugu aurtengo XLVI. Herriarteko Eskuzko Txapelketan 22 herrik hartu duela parte, iaz baino lau herri gehiagok alegia. Honakoak izan dira, herri parte hartzaileak:   Alegia, Amezketa, Arrasate, Astigarraga, Ataun, Azkoitia,  Beasain, Bergara, Berrobi,Bidegoian, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Tolosa, Zaldibia, Zestoa,  Zizurkil, Zumarraga.
 
Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba