Andoainek irabazi du Herriarteko Pala Txapelketa

2013/06/25 | Lehiaketa

0-2 hartu zuen mendean Olaberria, Atano IIIan jokatutako finalean.

Andoainek irabazi du 2012-13ko Herriarteko Pala Txapelketa. 0-2 gailendu zitzaion Olaberriari, Donostiako Atano III pilotalekuan jokatutako jaialdian:

 

*Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Atano IIIOLABERRIA / ANDOAIN



Larruzko paleta: Arrieta-Letamendia19 / Iradi-Lete 35


Pala motza: Berasategi-Garrido 36 / Altuna-Zabala 40

 

Andoainek aurten bere 4. txapela lortu du. Andoainek 2009ko, 2010eko, 2011ko txapelketak ditu irabaziak, eta orain zerrendari 2013koa gehitu beharko zaio. Olaberriak, bestalde, 5 txapel ditu palmaresean;2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an izan da txapeldun.  

 

Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.

 

 

 










Ir arriba