Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute Herriarteko Zesta-puntako finala, larunbatean, Tolosan

2013/06/20 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da jaialdia.

Larunbat honetan (2013-06-22) jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala, 11:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Mutriku eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, Mutriku eta Zumaiak zazpina puntu lortu dituzte. Hirugarren postuan sailkatu da Tolosa eta Donostia aldiz, kanporatua izan da. Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 22, larunbata, 11:00, Tolosa-Beotibar: MUTRIKU / ZUMAIA

    

Azken bi urtetako final bera errepikatuko da aurten. Mutrikurentzat lehendabiziko txapela janzteko aukera izango da hitzordu hau, aurreko urtean ere alde egin baitzion azkenean. Zumaiak, berriz, 8 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007,2011 eta azkena iaz, 2012). 

 

 Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba