Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, ostiralean, Gaskan

2013/06/19 | Lehiaketa

19:00etan hasiko da jaialdia.

 

 

Ostiral honetan (2013-06-21) jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean, Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: 2. mailako lehia jokatuko da lehenik, eta 1. mailako finala ondoren.

Etxegia-Senper eta Tijero-Arriola bikoteak izango dira aurrez aurre lehenik, 2. mailako lehian; ondoren, Arozena-Garmendia eta Aburuza-Arrieta bikoek neurtuko dituzte indarrak, 1. mailako finalan.

Hona hemen jaialdia:

*Ekainak 21, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska trinketa

1. 2. maila: Etxegia-Senper / Tijero-Arriola
2. 1. maila: Arozena -Garmendia / Aburuza-Arrieta

 
 

Txapelketa honekin esango diote agur 2012-13 denboraldi ofizialari emakumezko pilotari federatuek.



Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera ataletara jo daiteke.

 

 

 










Ir arriba