Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako txapelketako finala Irunen, larunbatean

2013/06/12 | Lehiaketa

Adimen urritasuna duten kirolariek parte hartu dute txapelketa honetan.

Larunbatean (2013-06-15) jokatuko dira Euskal Pilota Egokituko 3.ligako finalak, Irungo Uranzu pilotalekuan. Jaialdia 10:00etan hasiko da eta pilotariak paletaz nahiz eskuz jokatzen ikusteko aukera izango dugu.

Dagoeneko hiru jardunaldi ospatu dituzte; denak denen aurkako ligaxka bat egin dute. Larunbatekoa 4.jardunaldia eta azkena izango da. Paletaz zortzi bikote aritu dira lehian eta eskuz hiru bikote.

Paletako bikoteak:

  • Egoitz Arribas eta Iker Erkizia
  • Daniel de Valles eta Denis Nazabal
  • Pablo Fernandez eta Pablo Marañon
  • Ruben Moreno eta  Haritz Lertxundi
  • Jon Lasaga eta Pedro San Jorge
  • Xabier Villar eta Joseba
  • Bittor Alzuguren eta Javier Vazquez


Eskuko bikoteak:

  • Jon Lasaga eta Denis Nazabal    
  • Susana Berra eta Iñaki Etxabe   
  • Daniel de Valles, Bittor Alzuguren eta Pedro San Jorge




Paletako espezialitatean final laurdenak, finalerdiak eta finala bera jokatuko dira, hurrenez hurren. Ruben eta Haritzek osatutako bikoteak finalerdirako txartela lortu du, gainontzeko guztia larunbatean bertan erabakiko da.

Eskuko lehian, finalerdiak eta finala jokatuko dira. Finalerdia Susana-Iñaki eta Dani-Bittor-Pedroren artean izanen da. Txapeldunak jada finalerako sailkatuak dauden Jon-Denis bikotearen aurka lehiatuko dira, txapela nork irabaziko.

Txapelketa ederraz gozatzeko aukera egon da eta larubatekoa ez da nolanahiko jaialdia izango.

 

 

 










Ir arriba