Talentudunen Txapelketako finalak ikusgai Zestoan, larunbatean

2013/06/12 | Lehiaketa

Etxaniz (Bergara) eta Salegi (Zestoa) lehiatuko dira alebinetan, eta Alberdi (Ilunpe) eta Zubizarreta (Lapke) infantilen mailan; 17:00etan hasiko da jaialdia.

Larunbat honetan (2013-06-15) jokatuko dira, Zestoan, Talentudunen Gipuzkoako Txapelketako finalak. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: 2. urteko alebinena lehenik, eta ondoren infantil mailakoen finala.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 15, larunbata, 17:00, Zestoa
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ETXANIZ (Bergara) / SALEGI (Zestoa)

2. Eskuz banaka, infantilak: ALBERDI (Ilunpe) / ZUBIZARRETA (Lapke)

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako hautaketa proben ondoren, maila bakoitzean, 12 pilotari aritu dira eskuz banaka lehian. Lehenengo faseko 2.urteko alebinen partiduak Zestoan izan dira eta infantilenak berriz, Aginagan.

Finalak Zestoan izango dira ikusgai, larunbata honetan.

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke.

 

 

 










Ir arriba