Intxurre 2 eta Intxurre 1 taldeek jokatuko dute Udaberri Sariko finala, ostiralean, Alegian

2013/06/06 | Lehiaketa

Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala jokatuko dute Alegiko bi taldeek.

Joan den asteburuan jokatu zen Intxurre 1 eta Hernani 1 taldeen arteko finalerdia. Ikaztegietan jokatutako finalerdian Intxurre 1 taldeak finalerako txartela lortu zuen, 30-13 emaitzarekin hernaniarrak garaitu ostean.

Ostiral honetan ordea, etxean jokatuko dute bi taldeek finala, Alegian bertan.


19:00etan hasiko den jaialdian, 3. partidan, Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala jokatuko dute Intxurre 2 eta Intxurre 1 taldeek. Lehia estua egongo da elkarte bereko bi taldeen artean.


Ondoren zehaztuko dugu finala:
 
*Ekainak 7, ostirala, 19:00, Alegia-Elorri pilotalekua

3. Gomazko paleta neska jubenilak: Intxurre 2 /Intxurre 1



Bestalde, ostiralean, 2013-06-07, Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako lehen faseari amaiera emanen zaio. 1. mailako lehian, Arozena-Garmendia bikotea sailkatu da lehen postuan eta honenbestez, finalerako txartela lortu dute .2.mailako lehia berriz, beranduago hasi zen eta asteburu honetan 2.jardunaldia jokatuko da.


Hona hemen  ostiral honetako jaialdia:

*Ekainak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska Trinketa


1.Gomazko paleta neskak, nagusien 2.maila: Tijero-Arriola / Perez-Gabirondo

2.Gomazko paleta neskak, nagusien 1.maila: Huizi-Mendizabal / Goikoetxea-Manzisidor

3.Gomazko paleta neskak, nagusien 1.maila: Irazustabarrena-Pagola/ Aburuza-Arrieta



Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba