Seigarren txapela Mutrikurentzat Herriarteko Zesta-punta Txapelketan

2019/06/27 | Lehiaketa

2-1 irabazi zion Donostiari final estu batean; Mutrikuk 2011tik honako final guztiak jokatu ditu, eta 6 irabazi ditu eta 3 galdu; Donostiak txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, eta 3 txapel ditu palmaresean; bi herriek finala elkarren aurka jokatzen zuten lehendabiziko aldia izan da

Mutrikuk irabazi du 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 2-1 gailendu zitzaion Donostiari, final estu batean, eta bere seigarren txapela janztea lortu zuen, hala. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

 

Ekainak 21, ostirala, 18:30, Zumaia-Aitzuri

 

MUTRIKU 2 / DONOSTIA 1


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Urreisti-Basterretxea) 30 / DONOSTIA  (Egiguren-RuizZeberio) 3

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Arrillaga) 25 / DONOSTIA (Hernandez-Alberro) 30

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Andonegi-Manzisidor) 30 / DONOSTIA (U.Alberro-A.Alberro) 29
 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Haritz Eizagirre, Joseba Iñaki Eleizgarai, Igor Elezgarai, Xabier Garalde, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unax Urkiri, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.

Eta ondorengoek Donostiakoa: Asier Alberro, Unai Alberro, Alejandro Alberro, Eneko Egiguren, Iñigo Hernandez, Victor Hernandez eta Oier Ruiz-Zeberio.

 

 

 

Garaipen honekin, Mutrikuk 6. txapela gehitu dio bere palmaresari. 2011tik honako final guztiak jokatu dituzte mutrikuarrek, eta 6tan izan dira txapeldun eta 3 aldiz txapeldunorde: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan lortu zituzten gainontzeko txapelak; eta 2011n, 2012an eta 2018an izan ziren txapeldunorde.

Donostiak, berriz, 3 txapel ditu palmaresean, 2004, 2005 eta 2006an lortutakoak. Eta 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2002an eta aurten.

 

 

 

Zumaiak jarraitzen du sailkapen buru txapelei dagokienean: 9 ditu (10 aldiz txapeldunorde). Atzetik da Mutriku, 6 txapelekin esan bezala (3 aldiz txapeldunorde). Hirugarren postuan Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz). Eta atzetik Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde). 

 

 

 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 22 edizioetatik 10etan hartu du parte, eta 9 final jokatu dituDonostia txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, eta 6 finaletara iritsi da.

 

 

 

Bi herriek lehendabiziko aldiz jokatu dute elkarren aurkako finala txapelketa honetan.

 

 

 

Lau herri lehiatu dira aurtengo edizioan: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

 

 

 

Herriarteko Zesta-punta Txapelketak utzitako guztia Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean aurki daiteke. Eta Argazki galeriak txokoan finalaren irudi bilduma dago ikusgai.

 

 

 










Ir arriba