Emakumezkoen eta gizonezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak ikusgai

2019/06/20 | Lehiaketa

Asteburuan jokatuko dituzte lehia guztiak: Andoainek hartuko ditu lehendabiziko aldiz antolatu dugun emakumezkoen txapelketako finalak; eta gizonezkoen finalak Tolosan (Gipuzkoakoak), Oiartzunen (Ekialdekoak) eta Aretxabaletan (Mendebaldekoak) izango dira

Joan den igandean (2019-06-16) jokatu zituzten, Tolosan, eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak. Eta jardunaldi honetan izango dira ikusgai gainontzeko guztiak. Aurten lehendabiziko aldiz antolatu dugun emakumeen txapelketako finalak Andoainen jokatuko dituzte, ostiralean. Eta mutilenak hiru jaialditan banatuko dira: Tolosan izango dira Gipuzkoako finalak, ostiralean; Oiartzunen Ekialdekoak, larunbatean; eta Aretxabaletan Mendebaldekoak, ostiralean.

 

 

 

Hauexek dira, hain zuzen ere, emakumezkoen eta gizonezkoen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalen jaialdi guztiak:

 

 

Ekainak 21, ostirala, 18:15, Andoain-Arrate. EMAKUMEZKOEN FINALAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 2. maila:
MENDIZABAL (Gazteleku) / TOLOSA (Intxurre)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila:
LARRATE (Su-Berri) / ARRILLAGA (Su-Berri)


 

Ekainak 21, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa. GIZONEZKOEN FINALAK, MENDEBALDEKOAK


1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
URIBETXEBERRIA (Aretxabaleta) / ETXEGARAI (Aloña Mendi)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
ALCANTARA (Zumaia) / AZKARGORTA (Eibar)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
ODRIOZOLA (Zestoa) / GALDOS (Lapke)

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
JON OTEIZA (Azkoitia) / GARMENDIA (Lapke)


 

Ekainak 21, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar. GIZONEZKOEN FINALAK, GIPUZKOAKOAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
EKAIN LIZEAGA (Mundarro) / AMIANO (Tolosa)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
AMIANO (Tolosa) / ALTUNA (Tolosa)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
MAIZ (Behar Zana) / URBIETA (Behar Zana)
 

 

Ekainak 22, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro. GIZONEZKOEN FINALAK, EKIALDEKOAK


1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
SARALEGI (Mundarro) / LIZARRIBAR (Intxurre)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
IZTUETA (Tolosa) / APAOLAZA (Hernani)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
SALABERRIA (Oiarpe) / ARANBURU (Oiarpe)

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
UGALDE (Oiarpe) / ORBEGOZO (Añorga)

 

 

 

 

Bestetik, ekainaren 16an jokatutako gizonezkoen Gipuzkoa mailako finaletan, Goierriko Izagirrek eta Tolosako Goikoetxeaundiak irabazi zuten, kadeteen 2. mailan eta jubenilen 2. mailan, hurrenez hurren. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Ekainak 16, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar. GIZONEZKOEN FINALAK, GIPUZKOAKOAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
CAMINA (Eibar) 10 / IZAGIRRE (Goierri) 22

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila:
MIQUEO (Tolosa) 12 / GOIKOETXEAUNDIA (Tolosa) 22

 

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke.

 

 

 










Ir arriba