Herriarteko eskuko finalera zein bi herri sailkatuko diren jakingo da asteburuan

2019/06/19 | Lehiaketa

Azpeitia eta Azkoitia izango dira aurrez aurre batetik, eta Ataun eta Astigarraga bestetik; azpeitiarrek 1-2 irabazi zuten joaneko jaialdian, eta astigartarrek 2-1; finala hilaren 29an izango da, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean

Herriarteko Eskuko Txapelketaren finala ere ate joka da. Hain zuzen ere, finalerako txartelak izango dituzte jokoan asteburu honetan Azpeitiak eta Azkoitiak alde batetik eta Ataunek eta Astigarragak bestetik, finalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte. Joanekoetan, Azpeitiak 1-2 irabazi zion Azkoitiari (7-22, 19-22, 22-19), eta Astigarragak 2-1 Atauni (22-7, 9-22, 22-13).

 

 

 

Hauxe da finalerdien kartelera:

 

Ekainak 21, ostirala


- 22:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / AZKOITIA

 

Ekainak 22, larunbata


- 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ASTIGARRAGA

 

 

 

Finala hilaren 29an izango da, larunbata, 16:30ean, Donostiako Atano III.ean.

 

 

 

2019ko edizioan 19 herrik eman zuten izena eskuz, hauexek: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa.

 

 

 

52. edizioa da aurtengoa eskuz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). 

Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Ataun izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba