Azkoitia eta Tolosa aurrez aurre, igandean, Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketako finalean

2019/06/18 | Lehiaketa

Donostiako Altza auzoan jokatuko dituzte norgehiagokak, 11:00etatik aurrera; lehendabiziko finala da bi herrientzat

Zestakoa ez da Herriarteko Txapelketako final bakarra izango jardunaldi honetan, gomazko paletakoa ere jokatuko baitute asteburuan. Azkoitia eta Tolosa izango dira aurrez aurre 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako finalean, igandean, 11:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan.

 

 

 

Hauxe izango da finalaren jaialdia:

 

Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan: AZKOITIA / TOLOSA

2. Gomazko paleta, binaka: AZKOITIA / TOLOSA

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan: AZKOITIA / TOLOSA

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Azkoitia txapelketa honetan: Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi eta Igor Larrañaga.

Eta ondorengoek Tolosa: Hasier Agirre, Jon Aldazabal, Hodei Arregi, Javi Iraola, Karim Laamirni eta Santi Mendigain.

 

 

 

Hernani eta Usurbil gelditu dira aurten finalaren atarian. Azkoitiak kanporatu zuen Hernani, eta Tolosak Usurbil. 

 

 

 

Bai Azkoitiak bai Tolosak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren 2 edizioetan hartu dute parte.

Bientzat lehendabiziko finala da txapelketan (Donostiak irabazi zuen iaz, lehendabiziko edizioan, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde).

 

 

 

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean.

 

 

 










Ir arriba