Herriarteko Txapelketak erritmo onean aurrera darrai

2013/05/28 | Lehiaketa

Maiatzaren 12ko asteburuan hasi ziren eskuko, palako eta zesta puntako lehiak.

Eskuko nahiz palako lehietan lehenengo joan- etorriko partidak jokatu ostean, herri batzuk aurrera egin dute beste batzuk bidean geratu diren bitartean. Zesta puntako lehian ligaxkako 3. jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburu honetan, hemen ere sailkapen postuak lehia bizian daude.

Ondoren modalitate bakoitzeko lehien kronika txikia irakur dezakezue.

Eskuko espezialitatean ondorengo herri bikote hauen artean jokatu ziren final hamaseirenak maiatzak 12 eta 19ko asteburuetan (negritaz dauden herriak izan dira sailkatu direnak.)

 

  • ASTIGARRAGA – LASARTE-ORIA

  • ZESTOA – ALEGIA

  • ZUMARRAGA – TOLOSA

  • ATAUN – ERRENTERIA

  • ZIZURKIL – LEZO

  • ARRASATE – OIARTZUN

 

Joan den asteburuan, maiatzaren 26ko asteburuan, final zortzirenen joaneko partiduak jokatu ziren. Etorriko partidak jokatuko dira asteburu honetan eta horrela, jakingo dugu zein herrik egingo duten aurrera. Hauxek herri bikoteak:

  • ASTIGARRAGA - ELGOIBAR
  • ALEGIA - BIDEGOIAN
  • TOLOSA - BERROBI
  • AMEZKETA - HERNANI
  • ZALDIBIA - BEASAIN
  • ATAUN - AZKOITIA
  • ZIZURKIL - BERGARA
  • OIARTZUN - DONOSTIA

 

Palako espezialitatean ORDIZIA - URNIETA herrien artean jokatu ziren final zortzirenak maiatzak 12 eta 19ko asteburuetan eta Ordizia sailkatu zen final laurdenetarako. Asteburu honetan jokatuko dira final laurdenen etorriko partidak eta finalerdirako zein herri sailkatuko diren jakingo dugu.

 

Hauxek bikoteak:

  • ORDIZIA - LAZKAO
  • OLABERRIA - DEBA
  • ERRENTERIA - OIARTZUN
  • DONOSTIA - ANDOAIN

 

 

Asteburuko honetako partidak beraz, erabakigarriak izanen dira hainbat herri sailkatuko baitira hurrengo faserako.

Zesta Puntako espezialitatean kanporaketak jokatu ordez, ligaxka bat jokatzen ari dira. Asteburu honetan, laugarren jardunaldia jokatuko da. Hauxek dira ikusi ahal izango ditugun lehiak:

  • ZUMAIA - TOLOSA

 

 

Orotara sei jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta sailkapenean lehen bi postuak lortu dituzten herrien artean jokatuko da finala.

 

Bide batez, finalen datak gogoraziko dizkizuegu:

Eskuko finala: uztailaren 7an.

Palako finala: ekainaren 23an.

Zesta-puntako finala: ekainaren 30ean.


 

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba