Jokoan da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa

2010/10/15 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta 1. eta 2. urteko infantilak lehiatzen dira, eskuz banaka

Martxan da 2010-11ko Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek hartzen dute parte txapelketa honetan, eskuz banakako espezialitatean.

Aipatutako txapelketa hau berrikuntza batekin dator aurten: partidak etxean eta kanpoan sistema erabiliz jokatuko dira, eta ez egoitzetan, orain arte egiten zen moduan.

Betiko moduan, lehendabiziko fase bat izango da aurrena, non denek denen kontra jokatuko duten. Ondoren, bigarren fasean, hobekien sailkatutakoek Gipuzkoako lehia jokatuko dute, eta gainontzekoek, bi multzotan banatuta, eskualdeetako lehiak.

Finalak abendu bukaerarako aurreikusten dira.

Jardunaldiz jardunaldiko jaialdiak kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Karteldegia atalera jo dezakezue, eta txapelketaren jarraipen zehatza egin Lehiaketak atalean.

 

 

 










Ir arriba