Deba eta Olaberria aurrez aurre, ostiralean, Herriarteko Pala Txapelketaren finalean

2019/06/04 | Lehiaketa

Larruzko paletaz eta pala motzaz lehiatuko dira, 19:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan; elkarren aurka finala jokatzen duten lehendabiziko aldia da

Debak eta Olaberriak jokatuko dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Ostiralean izango da jaialdia, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan, 19:00etan (zehazki, 18:15ean hasiko den jaialdian, bigarren eta hirugarren partidak izango dira Herriarteko Txapelketakoak; lehendabiziko norgehiagoka Gipuzkoako Txapelketako 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala izango da):

 

 

 

Ekainak 7, ostirala, 18:15, Donostia-Altza
 

2. Larruzko paleta: DEBA / OLABERRIA

3. Pala motza: DEBA / OLABERRIA

 

 

 

Pilotari hauek osatzen dute Debako taldea: Aritz Aristi, Iñaki Badiola, Aitor Barinagarrementeria, Manez Beitia, Xabier Esnaola, Imanol Etxeberria, Mikel Lopez eta Gorka Sagarna.

Eta ondorengoek Olaberriakoa: Garikoitz Arrieta, Xabier Berasategi, Jose Manuel Garrido eta Imanol Olaran.

 

 

 

Oiartzun eta Errenteria iazko finalistak atarian gelditu dira aurten. Oiartzunek 1-3 galdu zuen finalerdietan Debaren aurka (joanekoan 0-2 galdu: 28-35, 26-40; eta itzulerakoan 1-1: 35-27, 23-40). Eta Errenteriak eta Olaberriak 2na egin zuten finalerdietan, baina aldeko tanto kopuruagatik sailkatu ziren Olaberriakoak (joanekoan 1-1: 16-35, 40-34; eta berriz ere 1-1 itzulikoan: 35-20, 28-40; Errenteriak 119 tanto, Olaberriak 129).

 

 

 

Debak jokatu diren Herriarteko Pala Txapelketaren 29 edizioetatik 10etan hartu du parte, eta Olaberriak 23 aldiz.

Debak oraindik ez du txapelik janzterik lortu Herriartekoan, baina bi aldiz izan da txapeldunorde: 2016an eta 2017an, hain zuzen ere. Olaberriak, berriz, 5 txapel ditu, 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an lortutakoak; eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2013an eta 2014an.

Bi herriek ez dute sekula elkarren kontra finalik jokatu txapelketa honetan

 

 

 

2019ko Herriarteko Pala Txapelketaren xehetasun guztiak ikusgai daude gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Larruzko paleta eta pala motza atalean.

 

 

 










Ir arriba