Ekainaren 8an ospatuko da Emakumea Pilotari eguna

2013/05/23 | Lehiaketa

2012-2013 denboraldiko Emakumea Pilotari eguna Irurako udal pilotalekuan izango da.

Aurtegoa VII. Emakumea Pilotari eguna izanen da. 2007 urtean ospatu zen lehen aldiz, orduan ere Iruran eta ordutik, urtez urte, festa honetan pilotari nahiz pilotazale gehiagok parte hartzen dute.

Ekainaren 8an, larunbata, Iruran ospatuko den festa honetarako gomita mundu guztiarentzat zabalik dago. Aurten inoiz baino egun partehartzaileagoa eta jendetsuagoa izatea espero da.

 

Emakumea Pilotari eguneko egitaraua:

 

  • 10:00-11:30 Txapelketa herrikoieko ligaxka

  • 11:35-12:35 Eskolarrak (partida ezberdinak zelai txikietan, kategoriaka)

  • 12:40-13:10 Federatuen partidak eta hamaiketakoa denontzat

  • 13:15-13:40 Txapelketa herrikoieko finalerdiak.

  • 13:45-14:00 Omenaldi sorpresa.

  • 14:05-14:15 Txapelketa herrikoieko finala.

  • 14:20 Sari banaketa.

  • 14:45 Bazkaria frontoian bertan.

  • Bazkalondoren, teknikarien arteko bertso-pilota partida.

  • Festa 19:30ak arte.


 Animatu eta ongi pasa!

 

 

 










Ir arriba