Azken txanpan sartu da GRABNI Txapelketa

2019/04/17 | Lehiaketa

Apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai federazioen arteko txapelketaren finalerdiak, Araban eta Bizkaian; eta maiatzaren 5eko asteburuan finalak, Gipuzkoan eta Iparralden

Azken txanpan sartu da federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Ligaxka amaituta, atseden hartuko du lehiak asteburu honetan (2019-04-21). Baina datorren bietan izango da zer ikusirik batean zein bestean.

 

 

 

Apirilaren 28ko jardunaldian, hain zuzen ere, finalerdiak jokatuko dituzte. Bizkaia izango da oraingoan ezker hormako lehien egoitza, eta trinketeko finalerdiak Araban izango dira.

 

 

 

Eta, azkenik, maiatzaren 5eko asteburuan izango dira ikusgai final guztiak. Gipuzkoak eta Iparraldek hartuko dituzte azken lehia horiek. 

 

 

 

Gure webguneko Selekzioa-GRABNI atalean dago ikusgai txapelketaren informazio guztia: orain arteko emaitzak, jokatu duten pilotariak, sailkapenak jokamoldez jokamolde, azken txanpako jaialdien kartelera... Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazioa kontsulta daiteke.

 

 

 










Ir arriba