GRABNI Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia etxean jokatuko du Gipuzkoak, Arabaren aurka

2019/04/09 | Lehiaketa

Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak

Ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Gipuzkoak etxean jokatuko du oraingoan; Araba izango du aurkari. Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa izango dira gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke asteburuko kartelera.

 

 

 

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, txapelketaren azken txanpa jokatuko da. Hain zuzen ere, apirilaren 28ko asteburuan finalerdiak izango dira ikusgai, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko jardunaldian jokatuko dira, Gipuzkoan eta Iparralden.

 

 

 

Gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba