Jokoan da Errendimenduko Udaberri Saria

2019/04/03 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira txapelketa honetan, eskuz binaka; ekainaren 23ko asteburuan jokatuko dituzte finalak

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa bukatu berria da, eta Udaberriko Errendimenduko Txapelketak hartuko dio orain lekukoa. Hain justu, asteburu honetan bertan (2019-04-07) ekingo diote lehiari pilotariek. Hau ere eskuz binaka jokatuko dute 2. urteko alebinek eta infantilek.

 

 

 

2. urteko alebinetan 46 bikotek eman du izena, eta 8 multzotan banatuta ariko dira. Infantiletan, 70 talde lehiatuko dira, 12 multzotan banatuta.  

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 7ko jardunalditik maiatzaren 19kora bitartean. Lehendabiziko fase hau bukatuta, hala ere, denek jarraituko dute aurrera bigarren fasera, bai alebinetan bai infantiletan: multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute; eta 3. postutik 8.era sailkatutakoak, berriz, eskualdetako txapelketetan lehiatuko dira

 

 

 

Azken fasearen txanda izango da ondoren. Finalerdi guztiak ekainaren 16ko asteburuan izango dira. Eta finalak, bai Gipuzkoakoak bai eskualdetakoak, ekainaren 23ko jardunaldian jokatuko dituzte, oraindik zehazteko dauden egoitzetan.

 

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri eskuz binaka atalean aurki daitezke.

 

 

 










Ir arriba